Ehundaka dantzarik hartuko dituzte kaleak, asteburuan

herria dantzan jarriko dute, beste behin, Euskal Herritik eto­rritako hogei dantza talde in­guruk asteburu honetan, Hernaniko hogeitalaugarren Dantzari Festan. 

Dantzari txikiak, etzi

Larunbat arratsaldean hasiko da festa, dantzari txikiekin. Denera zazpi dantza taldek zeharkatuko dute erdigunea 

arratsaldeko 17:00etan hasita: Hernaniko Ttarla dantza taldea, Donibane Lohitzuneko Begiraleak, Urnietako Egape, Errenteriako Ereintza, Donos­tia­ko Eskola eta Trebeska eta Oiartzungo Haur­­tzaro. 

Hasieran, Musika Eskolako txalapartarien, Bertso Eskola­ko bertsolarien eta irrintzilarien lagun­tza izango dute. 

Bakoitzak bere dantzak eskainiko ditu, baina hasieran eta bukaeran batera dantzatuko dute: Agurra eta Fandango eta Arin-arina.

Igandean, helduen txanda

Helduek hartuko dute herria, igandean. Goizeko 10:45etan ha­sita egingo dute kalejira Euskal Herrian zeharreko ho­gei bat dantza taldek. Eguer­diko 13:15etan elkartuko dira de­nak Plazan, eta ondo­ren, bazkaria egingo dute Atse­gindegin. Bukatzeko, erromeria izango da.

Hurrengo astean zehar ere izango dira dantzari festari dagozkion hainbat ekintza. 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top