Dantzari txikiek emango diote hasiera gaur Dantzari Festari

Zazpi dantza talde txikik emango diote hasiera gaur, 17:00etan, 24garren Dantzari Festari. Erdiguneko kaleetara (euria egingo balu Atsegin­degin) aterako dira eta es­kai­niko dute dantza ema­naldia. 

Hasieran Hernaniko Mu­sika Eskolako txalapartariak, ber­tso eskolako bertsolariak eta irrin­tzilariak ariko dira, eta, on­doren, talde guztiek Agurra dan­tzatuko dute. Begiraleak (Do­ni­bane Lohitzune), Egape (Urni­e­ta), Ereintza (Erren­te­ria), Eskola (Donostia), Haur­tzaro (Oiar­tzun), Trebeska (Do­nostia) eta Ttar­la (Hernani) dira parte har­tu­ko duten zazpi taldeak, eta bu­kaeran, elkarrekin Fandango eta Arin-arina dantzatuko dute.

Bihar goizean, helduen egun haundia

Baina festa ez da orduan buka­tuko, bihar izango baita hel­duen egun haundia. Goi­ze­ko 10:45etatik aurrera, Euskal Herriko 19 taldek kale eta auzoak zeharkatuko dituz­te.

Ttarla dantza taldeaz gain, eta Musika Es­kolako kideen eta Erraldoi eta Buruhaundien kon­­par­tsaren laguntzaz, ber­tan egongo dira: Gipuzkoatik, Az­peitiko Ikastola Ikasberri, Erren­­­te­ria­ko Erein­tza, Lezoko Herri Dantzazaleak, Oiar­tzun­go Olarri, Donos­tiako Esko­la, Goi­zaldi eta Trebeska, eta Irun­go Ibarla eta Kemen; Arabatik Gas­teizeko Adurtza; Bizkaiatik Ses­taoko Eusko Lorak eta Arris­kugarri; Nafa­rroa Garaia­tik Eli­zondoko Baz­tandarrak, Iru­ñe­ako Or­tzadar eta Zan­gotzako Roca­mador; eta Lapur­ditik Do­ni­­bane Lohitzu­neko Be­gi­raleak, Miarritzeko Olda­rra eta Hen­daiako Mutxiko El­kartea.

Ttarla Dantza taldea,  11:00etan, Osiñagan

Talde bakoitzak bere ibilbide propioa egingo du herrian zehar. Ttarla Osiñagako Bor­da Berri parean ariko da 11:00­etan, eta horren ondoren, 13:30­­ak al­dera, Plazan elkar­tuko dira de­nak eta bertan de­nak batera dan­tzatuko dituzte: Agin­tari dan­tza, agurra, mu­xikoak, fan­dango eta arin-arina eta larrain dantza. 

Ondoren, 14:30ak aldera, dantzari eta soinujoleek, de­nak batera bazkalduko dute Atse­gindegin. Bazkalondoren, erro­meria egongo da.

Euskal jantziei buruzko erakusketa eta hitzaldia, datorren astean

Euskal jantziei buruzko era­kusketa antolatu dute  da­torren asterako. Etzi ina­guratuko dute, eta ostiralera arte bisitatu ahal izango da Biterin, 17:00etatik 20:00­etara. Oste­gu­ne­an, berriz, hitzaldia izango da 19:00etan, janzkeren inguruan. 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top