Trebeskak emanaldia eskainiko du ekainaren 27an

Emanaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da.Komunikabidea

Irutxuloko HitzaTokia

DonostiaMota

AlbisteaData

2024/06/14LoturaIrutxuloko Hitza

Trebeska Dantza Taldearen 40. urteurreneko ospakizunak.Gora Egia

Egiako Trebeska Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du datorren ostegunean, hilak 27, Plaza Haundin. Helduen emanaldiaz gain, Trebeska Txikik ere hartuko du parte, ikasturtean zehar ikasitakoa lagun eta senideen aurrean erakusteko. Ohi moduan, agurra, Gipuzkoako dantza tradizionalak, eta Corteseko (Nafarrroa) dantzak egingo dituzte. 

1976tik euskal dantza sustatzen

1976an sortua, Trebeska Dantza Taldea 4 eta 40 urte bitarteko 100 lagunek osatzen dute. Hastapenetatik, Euskal Herriko dantzak berreskuratzeko asmo sendoarekin egin du lan, askotariko arlotan: bere exekuzioaren estilo tradizionala mantendu du,  garai bakoitzeko eta inguruko jantziekin errespetatuta.  Urteetan zehar egindako lanak bere fruituak eman ditu, eta egun, Donostiako erreferenteetako bat da, euskal herriko folklorea mantentzen duen datza taldea delako. 

Trebeska Dantza Taldearen kartela.Trebeska Dantza Taldea

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top