Parte hartu
Haur, heldu zein taldekide berrientzako izen-ematea zabalik: zatoz Trebeskara dantza modu hurbil eta bizian dantzatzera
TREBESKA TXIKI
12-16 urte
Ostiraletan 15:30 – 16:30
Blas de otero plazako lokalean
Trebeska dantza taldea 1976an sortu zen, Xabier dantza taldea bezala jaio arren, 1984an izena aldatu zitzaion, gaur egun duen Trebeska dantza taldea izena hartuz.
Hasieran 8—11 urte bitarteko umeez osatuta zegoen dantza taldea. Ondoren helduen dantza talde bat bilakatu zen eta Trebeska txiki sortu zen umeen dantza talde gixa.
Gaur egun, 60 haur inguruk osatzen dute Trebeska txiki taldea. Lau taldetan dago banatuta, adinaren arabera.Taldea, 6-12 urte bitarteko haurrek osatzen dute, hala ere, helduen dantza taldera pasatzeko prest dauden arte ( 14-15 urte inguru) talde honetan jarraituko dute. Haur gehienak auzokoak ditugu, eta ikastola berdinetik etortzen zaizkigu , Aitor ikastolatik hain zuzen.
Trebeska txikin dugun helburu nagusia, haurrak oinarri sendo bat eskuratzea da, helduen taldera pasatzen direnean, bai teknikoki bai emozionalki prest egon daitezen. Beraz, motibazioa eta dantza maitatzea da gure lan handiena. Dantzen teknika, estilo eta koreografiak zailtasuna txikienetik handienera irakasten zaie haurrei, betiere dantzatzeko gogoak indartuz.
Urtean zehar, txikiek emanaldi batzuk ere badituzte, Gabonetako auzoko Olentzeroaren kabalkadan parte hartzen dute, inauterietako dantzaldian, azken honetan helduen taldearekin elkarlanean, Dantzari Txiki egunean parte hartzen dute Hernanin, Aitor ikastolako kurtso amaierako festan eta bukatzeko, Lauarin nazioarteko dantza festibalean ere badute bere lekua.
HELDUEN IKASTAROA
Hasiberriak:
Astelehenetan 19:00 – 20:00
Gainontzekoak: Astelehenetan
– 18:00 – 19:00
– 20:00 – 21:00

TREBESKA DANTZA TALDEA
Asteazkenetan 19:30 – 21:30
Blas de otero plazako lokalean
TREBESKA Dantza Taldea 1976. urtean sortu zen Donostian, Egia auzoko Xabier Elkartearen barruan. Mendizale, musikari eta dantzariak elkartuz.
Sortu zenez geroztik, TREBESKA Dantza Taldea gogo batez ari da Euskal Herriko dantza herrikoiak berreskuratu asmotan, gertaera kultural hau inguratzen duten arlo guzti edo gehientsuenetan, hala nola ohiturak agintzen duen egokitasunez dantzatuaz, edota garai eta eskualdeari dagokion jazkera osatuaz, musika berari merezi duen taxua emanaz eta ahal bezain zuzen egokituaz.