Nola sortu zen TREBESKA?

Egian dantza taldea eratzea Jorge Diez eta “Pitxin” Xabier Mendi Elkarteko kideen ekimena izan zen. 1976an Xabier mendi taldeko bi kide hauek Alkaratsuna dantza taldeko Angel Bearekin hitz egin eta proposamena egin zioten. Angelek,ordea, pertsona batentzat lan handiegia izango zella ikusita, Joxe Angel Larretxari, Arantza Lertxundiri eta Kristina Antoni laguntza eskatu zien.

Gehiago Irakurri!

Historia

Egian dantza taldea eratzea Jorge Diez eta “Pitxin” Xabier Mendi Elkarteko kideen ekimena izan zen.

1976an Xabier mendi taldeko bi kide hauek Alkaratsuna dantza taldeko Angel Bearekin hitz egin eta proposamena egin zioten. Angelek,ordea, pertsona batentzat lan handiegia izango zella ikusita, Joxe Angel Larretxari, Arantza Lertxundiri eta Kristina Antoni laguntza eskatu zien.

Beraz, lau lagun hauek izan ziren dantza taldearen sortzaileak. Angel Beak, hala ere, handik bost hilabetera dantza taldea utzi behar izan zuen.

Hasieran, dantza taldeak Xabier izena hartu zuen, mendi elkartearena, alegia. Xabier elkartea mendi talde gisa errejistratuta zegoen, baina estatutuetan kultur iharduerak aurrikusten zirela eta, ez zen izen berarekin lan egiteko arazorik izan.

Modu honetan, 1976ko irailean Xabier elkartearen dantza taldea sortu zen. Hasierako urte haietan zortzi eta hamaika urte bitarteko haurrek osatu zuten taldea.

Lehen egoitza Xabier elkartearena bera izan zen, Ametzagaina kaleko 21. Zenbakian, parrokiaren lokalean.

“Saio bakoitza egin aurretik mahai eta aulki pila jaso behar izaten genuen. Bizpahiru gelatxo ziren, guztira, eta gela haietan haurrak taldeka banatzen genituen”, azaltzen zuen Joxe Angel Larretxeak.

TREBESKAREN LEHEN EMANALDIAK

Xabier dantza taldearen lehen emanaldia 1977ko apirilaren 25ean izan zen Maria Reina elizaren inaugurazioan.

“Mezan ezpata dantza egin genuen eta ondoren , eskudantza , kalejira eta agurra , elizak sotoan duen aretoan”, Joxe Angel.

Ondoren, jaunartzeak iritsi ziren Hermanitas de los Pobres mojen elizan; bertan ingurutxoa, sokadantza eta ezpata dantza dantzatu ohi zituzten.

“1977ko uztailean Maria Reina azpiko aretoan, merkatu txikia zela eta,beste dantza erakustaldi bat egin genuen”, Joxe Angel.

Taldea, poliki-poliki, gero eta emanaldi gehiago egiten hasi zen; ezkontzak, auzoko Olentzero, Erregeen kabalgata gabonetan, 78ko Bai Euskarari kanpaina…

Dena dela, zalantzarik gabe, sorreran aritzen ziren 35 dantzariek eta txistulariek gogoan diztuzte oraindik ere Mamut hipermerkatua ezaguztarazteko, bi urtez udako hiru hilabeteetan han egindako saioak.

“Astean bitan joaten ginen Mamutera. Oso neketsua izanz en, baina hala ere, ingurutxo dantza jantziak egiteko dirua atera genuen”, Joxe Angel.

Aitor ikastolako txistulariek, auzoan makina bat Diana egiteaz gain, taldearen dantza emanaldietan ere musika tarteak eskaini izan zituzten, Gerardo Butrónen “Pello-Joxepe” sonata harekin.

Txarangaren estreinaldia 1979ko urtarrilaren 1ean izan zen, udaletxeko sotoan. Batez ere, Behenafarroako inauteria jotzeko osatu zen eta perkusioa, akordeoaiak eta xirulak zituen.

“Txarangak asko animatzen zuen: Koreako jaietan taulara igo ginen etortzekoak ziren musikariek kale egin zutelako, eta ordu erdiz aritu ginen jotzen”, Xabier Cabezón.

KULTUR ASTEA <
p> Dantzaz, gain, taldeak beste esparru batzuk ere jorratzen zituen:

“ez zen dantza talde soila, euskal kulturaren sustatzailea zen. Euskararekin eta kulturarekin lotutako edozertan parte harzten genuen”. Finean, kultur taldea zen:

“ez zen bakarrik entseiatzea, dantza eta haren historia ere ikertzen genuen: jatorria, jantziak, zentzua.. Hori dena ezagutarazten ahalegintzen ginen. Taldea motibatu nahi genuen eta horretarako, adibidez, kultur asteak edo hamabostaldiak antolatzen genituen”.

Egitarauan, auzoari begira, espeologia, arkeologia, mendia, euskal historiaurrea, musika, dantza eta etnografiari buruzko hitzaldi eta diapositiba emanaldiak egiten ziren, filmak eskaini, erakusketak eta mendi irteerak antolatu…